XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); neska kristau-gaiak Fraduatar Frantzisko Aitaren berri galdetzen zidaten, lapurrak noiz ta nola arrapatu zuten ta ola.

Nik erantzun nien:
Ain xuxen ere, atzo izan nituen Yegnanfu-ko Vikariatotik eskutitzak; eta aiek diotenez, soldaduak askatu dute Fradua Aita, naiz beso bat zauritua duen.

Kontu andia izan zaiozu gero zere buruari, esan zidaten; ez al zaitzu zuri ere olako zoritxarrik gertatuko.

Nik irriparre batez erantzun nien; baiña ura irriparre gogoangarria! Andik bi illabetera arte ez nituen berriz ikusiko nexka gaixo aiek; eta bi illabete aietan, gizonik azkar eta sendoena ere onda dezaketen neke gaitzak eraman bear nituen.

Beti bezela, nere mando gaiñean ninjoan ni; ingurumari guzi aietan ezaguna da nere mando ori; biurri xamarra, baiña txintxoa ta pixkorra.

Bidean ez nuen oi-ez-bezelako gauzarik bat ere aurkitu, naiz bazter guzi aiek ispiaz, ixil-berrikariz beteak egon.

Sanxelipu-ra iristean, Meza sandua entzutera bildutako kristauak agur egin zidaten; gero nere mandoa artu ta guzia bakean zegoela esan zidaten.

Bartolome Aitari bere eliztarrak atsegiña erakusten zioten, etxera onik biurtu zalako;(...).